XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Illarramendi, Mendiburu, Garmendia, Zapirain, Irazusta, Errenderi'ko tirazale bikañak.
Juan dan urtian txapeldun.
Baño aurten...?.
Esan bezela emen gera berriro agertaldi bat
Lana ugaria egin dutela baimena lortutzeko badakigu, bañan dana egiña dago.
Igandez, 17'an, izango da lendabiziko Gipuzko Tiro Zaliak eratutzen duen jaurtiketa.
Errenderi'ko E. Gaztediaren laguntzarekin, Larzabal'go zelaian.
Ona berriro nolako tirada izango dan: IRU malla egingo dira: Beñere tira ez dutenak... makinetik.
Onak diranak, 5 metrotik atzetik.
Oso onak, 10 metrotik atzetik.
Bigarren ala lendabizikoak gure lendakari dan Arrillaga jaunak erabakiko ditu.
Beste gauza bat,
Larzabal'ko zelain bertan egongo dira salgai.
Gañera aspiltxoa (platillo) beñere baño merkeago degu, 0'12 xentimo bakarrik.
Sarrerik edo matrikulik ez da izango.
¿Nork naidu merkeago?.
Biar jarraituko degu gai onetzat.
Bañan esan bearrean gera, askotxo dirala nai ez dutenak, abertzaliak ontan ere txapeldun izatea, eta
Danon gañetik, egingo ditugu tirada auek, batian Errenderi'n, bestian,¿non?.
Nun nai, Eibar, Soraluze, Donosti, etc., alde guztietan nai degu erakutsi zeñen jolas polita dan auxe.
Bada biar arte.